Añorga, jaiak, “Carmenak”, periyak, TioVivoa (muntaketan laguntzeagatik bi bidai gratis lortuz) eta “Tiro Tolosano Marcos Bravo” non moskatel boteilatxoa txiki horietako bat lortuz abiadura bizian korri egin genuen harro etxeruntz. Ezin ahaztu Añorgako futbol taldeko Barris atezaina bere tripatxo (pittin lotsagarria) eta guzti. Kokotxo-rena drogeria. Beldurra nion Juanito pelukeroari (esaiozu, ama Xixilik esaten zidan, mozteko “al dos”). Errege beltza Morcillo, bere erruz, tonto-lakipo galanta, auto batek harrapatu zuen gure Kaiku, “bestaldetik” deika ari zitzaion batean. Etxeko leihoetatik ikusten genituen su artifizialak bere izena ahaztuta dudan gizon argal eta serio batek pizten zituenak hain zuzen. Nire bizikleta txiki gorri hura. Eta koskortzean beste handiago berdea. Gogoan bizikleta erori anai Juanramon eramaten nuelarik eta ze kolpe gogorra hartu zuen kopeta erdian, sekulako txintxon handitu ubeldu beldurgarria. Bizikleta, baita ere, neu erori eta hautsitako ukondoko mina sentitzen dut oraindik. Bizikleta txiki gorrian anai eramaten nuen barran eta aldapatxoari aurre egiteko orduan  “ánimo Joxe” esaten zidan. Ay ama! “Siete-octabos” ere gogoan.

Labaderoa, lehengusu eta lehengusinak, beste osaba izebak, Pako eta Maria Luisa, Bartos izena zuen gizon txiki nafarra (seme alabak agurtzen ditut Donostiako kaleetan, Enkarni, anaia eta Romerito ahizpa). Saratxo, Manttelin, Txarratein, Altuna, Matias, Carmen eta bere astoa esnea banatzen. Zergatik gogoratzen ditugu hainbat gertaera eta ez besteak? Zergatik? Nik neuk ez dakit, jakin ere. Etxea (I eta II) idatziak Añorgan suertatutako hainbat argazkitara eraman naute ezinbestez, eta nostalgiaz blai idatzi ditut Añorga I eta II. Agur Añorga, eta agur aita Inosen eta ama Xixili. Zuen irrifarra dastatu nahiko nuke hauek irakurtzean. Nago denbora eta espazioa bat egiten duen unetxo horretan, eternitatea deritzona, berriro elkarrekin topo egingo dugula. Besarkada eta muxu bana. Agur t’erdi eta laster arte Aran eta Juanra.